Basatxu mendixkako hegalean, Anoretza
mendian;
La Siebe bidean, inguruko basetxeak elkarlotzen
baititu;
Bakea – izen ederra – etxadiaren muga-mugan;
Gurutzeta auzo jendetsuan,Barakaldo hiri handian.
Gure Institutua, Ibaizabal aspaldiko ezker ertz industriatsuko,
gaur egun Euskadiko zerbitzu gunerik handieneko behatoki ona da;
Mendierrekako haraneko zaindaria;
Kareagako eta Ansio ibarreko begiratokia;
jagolea, Argalario mendiarekin batera,
bere etorkizuna berreskuratu duen eskualde batean.
Bere bizilagunetako askok, ehunka metro gutxitara
Gurutzetako ospitalean jaio zirenek,
gure orma barruetan ikasi zuten, beren begi aurrean
izanik beti hiria eta natura,
eta porrotari aurre egiten ez zekiela ematen zuen eskualdea jaso egin zuten.
|