La Siebe s/n kalea
48903 Barakaldo
Tlfnoak: 944 998 811/944 998 821 Faxa: 944 998 821
e-mail: 014065aa@hezkuntza.net
 
 
 
 
 

i.e.s.cruces

 

 

NOTIZIAK                        

 

Natureren - munduko zientzia aldizkaririk behinenetakoa- lehen orrialdeak 2003ko ekainaren 5ean Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batek Saturnoko haize eta urtaroez egindako ikerketari dedikatu zaio.

Ricardo Hueso, institutuko ikasle ohia, astrofisikari fina, talde horretako kidea da. Ricardo bere batxilergoko garaietan nabarmentzen zen ere bere emaitza akademikoetatik ez ezik, bere sentimendu zintzo eta apaltasunagatik ere.
Hubble espazio teleskopikoaren bidez behaketa sei urte ondoren, aukera eman dio taldeari, planeten eguratsen ikerketan munduko talderik onenetakoa,

Saturnoko haizeaz hipotesi berriak egiteko: Eraztunek planetaren ekuatorean eragiten duten itzal ziklikoa izango litzateke bere lastertasunean behatutako aldaketen arrazoia.

Itzal hau 15 urtean behin gertatzen da, Saturnoko urtea lurraren 30 halako da eta. (Saturnok, lurrak bezala, bere ardatza inklinatua du Ekliptikarekiko, eta horrexegatik urtaroak ditu. Eguzkiari bira egitean 30 urte ematen ditu)

Ricardo Hueso eta bere taldea ez dira pausatzen. Venusen eguratsaren analisia prestatzen ari dira ("egurats erabat hautsia") eta horretarako Venus Express. izeneko europar proiektuan parte hartzen dute.

Bada, talde horrek duen arrakasta itzela izan arren, - 2. Aldiz lortu dute Nature-ren lehen orrialdea - Ricardo eta gainerako kideen egoera profesionala ez da egonkorra. Ikusi eta ezin sinetsi!

BERRIAK IDATZI NAHI BALDIN BADUZU, bidalguzu textua emailez eta ahalik eta laisterren jartzen saiatuko gara.