KURRIKULO ANIZTASUNEKO PROGRAMA


Bere helburua da DBHko bigarren zikloa burutzeko ikasketa prozesuan zailtasunak dituzten ikasleei laguntza ahalik eta zehatzena ematea, etapa honetako gutxieneko jakintza eskura dezaten eta horrela, egitarau hau amaitzean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lor dezaten.

Bereziki 16 urte bete dituzten edo egitaraua hastean, urte naturalean, adin hori betetzen duten ikasleei zuzenduta dago; betiere ikasteko zailtasunak dituztenean edo atzeraturik dabiltzanean; eta edonola ere, Irakasle Taldearen iritzian , etapako helburuak ohiko bidetik lortzea ezinezkoa litzaiekeenean; eta horrekin batera ,aldi berean, ikasteko asmoa erakutsi eta ikasteko jarrera ona edukita, proposatzen zaien helburua lortzeko gogoa dutenean.